Teknologia albisteak

Aste honetan Makala dj-ak Europako bira hasiko du

Erabiltzailearen aurpegia
Desole art
2011-03-30 : 15:03

Udaberrian, Makala dj-ak Europan zehar bira egingo du. Lehenbizi "Partió la tabla / Cartoon tune" single-a (Lovemonk 2009) kaleratu zuen; gero latin doinuz betetako 4 abestiko EP-a, "Vamos a comer" (Lovemonk 2010), Laurent Garnier, Jelly Jazz, Flevans, TM Juke, DJ Yoda, Fort Knox Five, Recloose, Dusty, Raphael Sebbag eta Mad Mats bezalako nazioarteko hainbat dj eta ekoizle handiren goraipamena jaso zuena; eta orain 10 hazbeteko EP berria dakarkigu: "Swinging the Afro Mambo". Gainera, udarako, "Unexpected Tapas" estudioko bigarren lan luzea agindu du. Bi lanok Lovemonk diskoetxeak argitaratuko ditu.

Makala dj-ak 15 urte daramatza lanean eta ia Europa osoan ibili da, hainbat areto eta jaialditan. Bere emanaldietan estilo asko nahasten ditu, azkenaldian beat elektronikoek lagundutako latin, boogaloo, cumbia, rumba, soul, funk eta swing & jazz & ska doinuak proposatzen ditu. Makalarekin ez da inoiz dantza egiteko eta ondo pasatzeko aukerarik falta. HAPPY SOUND.

  • Apirilak 1 ostirala - Makala & Shantisan @ Nuspirit Club (Bratislava, Eslovakia)
  • Apirilak 2 larunbata - Makala & Shantisan @ Cafe Leopold (Vienna, Austria)
  • Apirilak 16 larunbata - Makala @ Ateneoan (Elorrio)
  • Apirilak 20 asteazkena - Makala @ Rumba Club, Apolo 2 (Bartzelona)
  • Apirilak 29 ostirala - Makala & Txarly Brown @ Boogaclub (Granada)
  • Apirilak 30 larunbata - Makala & Txarly Brown @ Afrodisia (Granada)
  • Maiatzak 6 ostirala - Makala @ Bench Shop & Le Bukowski Kluba (Donostia)
  • Maiatzak 7 larunbata - Makala @ Bullitt Groove Club (Bilbo)
  • Maiatzak 13 ostirala - Jelly Jazz Night! Makala & Pete Isaac @ The Barrell House (Totnes, UK)
  • Maiatzak 14 larunbata - Makala & Dom Servini "Wah Wah 45" @ Big Chill House (London, UK)
  • Maiatzak 26 osteguna - Makala @ El Junco (Madril)
  • Ekainak 4 ostirala - Makala @ Big Band jaialdia (Gasteiz)
  • Ekainak 5 larunbata - Makala @ Be Bop (Donostia)
  • Ekainak 11 larunbata - Makala & Txarly Brown @ Mojo Club (Kanaria handia)
  • Uztailak 1 ostirala - Makala @ Terrabeats in Rosi's (Berlin)
  • Uztailak 24 igandea - Makala @ Nauticool (Donostia)

Erantzun

Sartu