Sustatu logoa Teknologia albisteak

Simulazio irudiak: tsunamia gertatuko balitz Donostian

Sustatu
2011-03-29 11:03

Japongo tsunamia gertatu zenetik irudi asko agertu dira: nola zen zentral nuklearraren ingurua eta nola den orain edo sortutako kalteen hainbat bideo adibidez. Beste hauek ez dira benetako irudiak: animazioak dira, erakusten dutenak zer geratatu zitekeen Donostian, Japonian egondako tsunamiaren antzekorik izango bagenu.

Bitartean, tsunamiaren astinduaren bideo gehiago agertzen dira. Bi hauek luzeak eta dramatikoak dira, ez da pertsonarik ageri uretan, bakarrik suntsipenaren indarra zenbait minututan, baina ikaragarriak dira benetan. Biak Kesennuma hirikoak dira:

Hiri honetan, itsasontzi batzuek su hartu zuten elkarren kontra talka egin eta gero; ondoren, urak atzera egin ahala herriko auzoren batzuek hartu zuten su, eta birrinduta geratu ziren.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu