Teknologia albisteak

Online bideo editoreak Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-04 : 10:04

Youtubek bideoak partekatzeko sistemaz gain 3 online aplikazio ditu bideo ediziorako: bideoen montaia sinple baterako, eta baita animazioak egiteko. Ordenagailuan programarik instalatu gabe minutu gutxian erraz egin eta partekatu dezakezu bideo bat.

Hor goiko animazio hori, adibidez, Xtranormal Movie Maker programarekin egin dugu. Programa horrek pausu gutxitan animazio bat sortzen dizu. Aukeran ematen dizkizu:

  • Hainbat pertsonaia
  • Pertsonaiaren mugimenduak
  • Hainbat eszenatoki


Argazkiak.org | Xtranormal Movie Maker © cc-by-sa: sustatu

Testu bat ematen diozu irakurtzeko, eta testua ahots bilakatzeaz gain, ahoa ere mugitzen du marrazkiak. Pertsonaia bat baino gehiago sartu daiteke elkarrizketak egiteko, baina proba gisa bakarra sartu dugu. Ingelesez bakarrik egiten dute (momentuz); sarrerako horretan halaxe egin dugu, testu hau ingelesez sartuta:

Hemen gaude CodeSyntaxen, non Sustatu Interneteko albistegi euskalduna egiten dugun

Bideo ediziorako online programak youtube.com/create helbidean aurkituko dituzue. Hasierako bideo hori Xtranormal Movie Maker programarekin eginda zegoen, eta beste hau GoAnimate erabilita egin dugu, minutu gutxian:

Hirugarren programa bat ere badago: Stupeflix Video Maker. Argazkiz eta musikaz sortzen dizkizu bideoak aitaren batean. Uzten dizu argazkiak inportatzen Facebooketik, Picasatik edo Flickerretik; disko gogorrean argazkirik izan gabe, programarik instalatzeke eta bideo ediziorik jakin gabe, minutu gutxian argazkiz osatutako bideoa egin eta sareratzen dizu Stupeflixek.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago