Klik! Hitzaldi ziklo interesgarria Azpeitian
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik hiru helbutu lortu nahi ditu mahai-inguruekin: Ikastola komunitatea, eskualdeko eta Euskal Herriko herritarrak auzolanean jartzea, kolore askotariko ikastola baten alde, guztien arteko kooperazioa indartzea eta Ikastolak beste urrats bat ematea, gaurkotuz, berrituz eta hedatuz.
Lehenengo hitzaldia asteartean izango da eta Teknologia eta sarea: euskara, gazteak eta hezkuntza izango dute hizpide. Sare sozialez, bideo jokoez eta, oro har, teknologiaz hitz egingo dute:
- Iratxe Esnaola (Deustuko Unibertsitateko informatika ingeniaria),
- Josu Azpillaga (CodeSyntaxeko ingeniaria)
- Joxi Imaz (Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoa)
- Oihan Odriozola (Ikastolen Elkarteko informatika ingeniaria).
- Moderatzaile, GarbiƱe Bereziartua (Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariak).
Asteazkenean, hilak 30, Herri mugimenduak: gaurko egoera eta etor daitekeena izenburupean egingo dute mahai-ingurua. Eredu parte hartzaileaz eta berritzaileaz, zein etorkizuna bideratu ahal izateko erabaki eskumena duen ereduaz jardungo dute.
- Enekoitz Esnaola (Uztarria Kultur Koordinadoraren sortzaileetakoa)
- Hur Gorostiaga (Iparraldeko Ikastolak-Sehaskaren zuzendaria)
- Karmele Artetxe (Udako Euskal Unibertsitateko Lehendakaria)
- Mertxe Mujika (AEK-ko Koordinatzaile Nagusia) izango dira hizlariak.
- Moderatzailea, Iban Arregi (Berriako kazetaria).
Hirugarren eta azken saioa, ostegunean izango da, martxoak 31. Bertan, Azpeitiko euskara, Nondik gatoz, nora goaz izenburupean, herriko euskararen bereizgarriaz eta azpeitiarren identitateaz hitz egingo dute. Lau hizlariak azpeitiarrak izango dira:
- Estitxu Elduaien (Berriako kazetaria)
- Imanol Lazkano (Bertsolaria)
- Jokin Uranga (Bertsolaria)
- Pako Aristi (Idazlea).
- Moderatzailea Amaia Mendizabal (Elhuyar Aholkularitzako kidea) ariko da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "mahai-inguruak herritar guztiei eta bailaran gai horien inguruan hausnartzen zein lanean ari den eragile zein norbanako orori irekiak daude". Horrenbestez, Kilometroak 2011ko arduradunek "herritarren hausnarketa eta komunikazioa sustatu" nahi dituzte mahai-inguru horiekin.
Erantzunak kargatzen...