Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berdina ote "egiaztatze informala" eta "egiaztatzeko mekanismo informala"?

Sustatu
2011-03-28 11:03

Su-etenaren "egiaztatze informalaz" dihardute atzodanik hedabide eta komentaristek. Baina ez da hori zehazki ETAk proposatutakoa bere azken agirian, baizik eta "egiaztatzeko mekanismo informala":

Frantzia eta Espainiako gobernuen aitortza ofizialik ez izan arren, ETA prest dago egiaztatze mekanismo informal bat onartzeko.

Agiria atzo goizean ezagutarazi zen, Gara egunkarian, euskaraz. Webgunea ez zuten berritu arratsaldera arte, eta hortaz, lehen erreferentziak izan ziren euskaraz paperetik irakurri eta hura kontatu zutenak. EITBk laburbildu zuen agiria, eta egiaztatze informalarena nabarmendu zuten:

Ondoren etorri dira iruzkinak, zer ote den hori...

Egiazki, "mekanismo informala" da ETAk agirian proposatzen duena, eta ematen du, gainera, mekanismo informal hori proposatzen dutela, metodo formalagoa, Espainiako eta Frantziako estatuaren egiaztatze aktiboa izango lukeena, baztertu egin dutelako estatu horiek: gobernuen aitortza ofizialik ez izan arren.... ETAk deitoratu egiten du Estatuek eskaintzari uko egitea. Alegia, badirudi estatuen partaidetzarekin egin zitekeen egiaztatze "formal" bat nahi zuela. Eta hortaz, estatuen partaidetza hori barik, beste mekanismo horrek aurrera egin dezakeela proposatzen du ETAk:

ETAk uste du egingarria dela eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu daitekeela.

Nolanahi ere, Garak berak ere agiriaren gaineko analisia erdaraz ematerakoan egiaztatze "ez formalaren" kontuan geratu dira:

  • ETA, dispuesta a una verificación «no formal» para superar el veto estatal (Gara)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu