Sustatu logoa Teknologia albisteak

Enpresarean: enpresa euskaldunak, elkarlana eta utopia

Ziurtagiriaren Elkartea
2011-03-27 09:03

Baina, “euskara” ardatz hartuta, ba al da enpresa euskaldunen artean elkar ezagutzeko eta lan egiteko joerarik? Ba al da elkar ezagutzeko eta elkarlanean aritzeko eta esperientziak trukatzeko gogorik? Arlo berekoak izanda edo arlo desberdinekoak izan arren, lehiakidetzat dute enpresa hurkoa? Ba al da “lehialkartasuna” edo “koopetentzia” bezalako kontzeptuak aurrera eramateko nahirik, alegia, interes partikularretatik abiatuz proiektu kolektiboak garatzeko nahirik? Merezi al du?

Guk, baietz uste dugu, hizkuntzaren biziberritzean berebiziko garrantzia baitu. Askotan, ez da ezagutzen zerbitzu zehatz bat euskaraz ematen duen enpresarik eta zerbitzu hori euskaraz jaso nahi izanez gero, euskaraz lan egiten ohituta ez dagoen enpresa batera jo ohi da… Batzuetan, beranduago konturatzen gara badela zerbitzu hori euskaraz eskaintzen duen enpresarik… Bestetik, irizpide ekonomikotik begiratuta, enpresa euskaldunen ekonomian elkarlana oso lagungarria izan daiteke. Negozioak euskaraz enfokatuko dituzten ekintzaileak behar ditugu, euskaraz lan egitea eta jakintza, esperientzia eta baliabideak partekatzea errentagarria izan baitaitezke.

Enpresa euskaldunen arteko harremanak eta elkarlana sustatu nahi ditugu, muga guztiak gaindituz. Eta zuek, nola ikusten duzue enpresa euskaldunen arteko elkarlana?

Proposamenik izanez gero, idatzi zure komentarioa hemen edo Ziurtagiriaren Elkartea blogean.

Jabi Asurmendi (Bitarlan Informatika eta Teknologia Zerbitzuak)

Rober Gutiérrez (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu