Flashmobak Euskal Herrian arrazismoari "stop" esateko
Sustatun iragarri genuen bezala astelehenean flashmobak grabatu zituzten hainbat herritan. Donostian, adibidez, Bretxako merkatalgunean egin zuten deialdia, Sarriegiren eskulturaren parean. Handik Boulevardeko erlojura abiatu ziren, eta han egin zuten geldialdia.
Eibarren, Txantxa Zelai parkean elkartu ziren, eta handik erdialdeko Toribio Etxebarria kalera abiatu ziren bost minutuz geldi egotera.
Eibarko eta Donostiako flashmobez gain, beste hainbat herritan ere egin zituzten: Irunen, Getxon, Gasteizen eta Bilbon. Tolosan ere eginda zegoen deialdia, baina bideorik ez dugu aurkitu StopArrazismoaTV Youtube kontuan.
Alemaniako Karlsruhe hirian ere egin zuten deialdia, bertan den euskaldun baten bidez, baina horren bideorik ez dugu ikusi oraindik. Flashmob hauek Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzaren ekimenez eta hainbat Udal eta elkarteren laguntzaz.
Erantzunak kargatzen...