Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sareinak blogak 4. urteurrena ospatuko du larunbatean

Sareinak bloga
2011-03-25 10:03

Zarautzen (Gipuzkoa) ospatuko du Sareinak blogak laugarren urteurrena. Martxoaren 26an, arratsaldeko 20:00etan Ispiluarte galerian mahai-ingurua izango da. Amaia Lasa, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza izango dira hizlari “Komunitate kulturalak eta komunitate feministak” izeneko saioan. Mahai-inguru literario-feministaren ondoren afari goxoa izango da.

Lau emakumek sortu zuten 2007an Sareinak bloga; Gema Lasarte, Josune Muñoz, Amaia Alvarez Uria eta Iratxe Retolazak. Literatura eta feminismoa uztartu eta pausoak ematen hasi ziren. Gaur egun blogak sareak zabalduak ditu eta kide gehiago ditu. Blogaz gain literatur irakurraldiak antolatzen ditu eta hainbat hitzaldi ere eskaini du.

  • Zer: “Komunitate kulturalak eta komunitate feministak” mahai-ingurua. 000
  • Mahaikideak: Amaia Lasa, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza
  • Noiz: Martxoak 26, 20:00
  • Non: Zarautz, Ispiluarte galerian

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu