Teknologia albisteak

Koldo Izagirre ostegunean Martin Ugalde Foroan

Erabiltzailearen aurpegia
Martin Ugalde Foroa
2011-03-23 : 11:03

Koldo Izagirre idazlea izango da hurrengo gonbidatua Martin Ugalde Foroan: ostegun honetan emango du hitzaldia, 'Zuria naiz eta speak white esaten didate' lelopean. Argitaratu berri duen 'Autopsiarako frogak' liburua izango du hizpide.

Andoainen izango da ekitaldia, Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Deialdia irekia da.

BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatzen dute foroa eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten; Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako orduko lehendakaria izan zen hizlari lehen ekitaldian. Joan den otsailean izan zen azkeneko hitzaldia: Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia mintzatu zen.

Erantzun

Sartu