Teknologia albisteak
1

AlJazeera euskaraz eskatu eta komunikabide espainiarretan serio hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Albisteak 2.0
2011-03-22 : 14:03

Albisteak 2.0 saioan Al Jazeeraren lanari buruz hizketan egon ziren, sare sozialetan lortzen duten hedadura eta hainbat bideren inguruan. Promoziorako AlJazeera Euskaraz kanpaina sortu zuten. Espainiako hedabide batzuetan berriz, sareko eskaera Libiako egoerarekin nahastu dute.

Albisteak 2.0ren lehenengo urteurrena ospatzeko lehen saioan heldutako gaiari berriro ekin zioten aurrekoan. WebTB honen lehen albistegian Al Jazeera izan zuten hizpide eta berdina egin zuten 36. saioan, Interneten eta sare sozialetan duten jarrera aipatuz.

Saioa promozionatzeko hainbat izan ziren jorratutako bideoak: Twitter eskari bat eta webgunearen euskarazko parodia bat.

Orain hainbat komunikabidek Libiako egoearekin nahastu dute, Servimedia berri-agentziak eginiko berri baten ondotik.

Horrela jasotzen zuen Diario Siglo XXIk, El Economistak eta Meneamek.

Erantzunak

Sustatu
2011-03-29 : 12:05

Facebook-eko erantzunetan abisatu digutenez, Minuto Digital izeneko konfidentzial espainol horietako batek ere atera du, albisteari beste bihurritu batzuk emanez: konspirazio jihadista-euskotarraren adibide bat da kontu hau.


Minuto Digital horrek ultraeskuineko agerkaria dirudi, eta musulmanen kontra bereziki ahoberoak direla ematen du.


Erantzun

Sartu