Teknologia albisteak

Live Blog edo 'blog biziak', formula gero eta hedatuagoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-22 : 13:03

Interneteko hedabide handienen joeretako bat da, Live Blog edo Blog Bizia delakoa ezartzea aktualutatea jarraitzeko. Blog Biziaren koxka zera da, ohar labur samar etenik gabeen bidez informatzea. Azken egunetan, Libiako eta Japoniako egoerari buruzkoak ikusi izan dira. Dagoeneko, ematen du Japoniakoak ez duela hainbesterako ematen (edo agenda nagusitik kendu dute hedabide gehienek), baina Libiakoak pil-pilean daude.

Horra adibide batzuk gaurkoak:

(adi, esteka hauetarik batzuk egunetik egunera aldatzen dira: BBCren blog biziak iraunkorragoak dira, baina beste hedabide gehienek 24 orduen buruan blog bizia itxi, eta beste bat irekitzen dute)

Euskaraz, Berria egunkariak Berriketan.info erabiltzen du nolabait bere kazetarien bidez era honetan informatzeko. Adibidez, gaur Auzitegi Gorenean Sortu alderdiaren legezkotasunaz egiten ari diren auzi-saioa kontatzen ari da Oihana Elduaien kazetaria.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago