Azkue Fundazioak antolatutako Jakintza Librearen Jardunaldien II. edizioa amaitzeko, Sarea Pil-Pilean saioa antolatu da. Martxoaren 24an, osteguna, arratsaldeko 18:00-21:00 bitartean, hiru ekintza desberdin antolatu dira Bilboko Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian: Zizka-Mizkak, Kontaiguzu zure errezeta eta 2.0 Pintxoak.
Zizka-Mizkak. Interneti, teknologiari, euskarari eta ezagutza libreari lotutako 5 egitasmo desberdinen funtsak azalduko dituzte 20 irudi erabiliz eta irudi bakoitzeko 20 segundo izanez. Besteak beste, Berriketan.info, Kaixomaitia.com, Ideateca, Euskaljakintza.com edota Gaztezulo-ko ordezkariek hartuko dute parte.
Kontaiguzu zure errezeta ekintzan, World Kafea formatuari jarraituz, ordubeteko dinamika parte-hartzailea jorratuko da , hausnarketa, eztabaida eta ideien ekarpena ahalbidetzeko honako gai honen inguruan: Zein da euskararen etorkizuna sarean?
Hausnarketa egiteko eta ondorio baliagarriak ateratzeko, hiru galdera hauei erantzuna ematen saiatuko dira parte-hartzaileek:
Azkenik, eta Jakintza Librearen Jardunaldien II.edizioari bukaera emateko, pintxo batzuk dastatzeko eta iritziak elkartrukatzeko aukera ere izango da 2.0 Pintxoak ekintzan.
Erantzun
Sartu