Pornografia, galegoa sustatzeko
- OHARRA: Artikulu honetako esteka batzuk zure sentsibilitatea eraso lezakete.
Aktoreak Toto Garcia (Ferrol, 1983) eta Yara Lamas (Coruña, 1985) dira. Biek dute esperientzia pornografiaren munduan:
- Toto Garcia PorNoAburrirse edo PlaceresVirtuales webgune pornoetako sortzaileetakoa da, bertako aktore izateaz gain.
- Yara Lamasek bigarren webgune horretan dauka bere blog pornoa
Ideia Alejandro Tobar idazle galiziarrarena da, eta ideiari jarraipena eman dio Matias Nicieza zuzendariak. GalegoLab webgunean jaio da proiektua. GalegoLab galegoa bultzatzeko ekimen zehatzak bultzatzeko sortutako proiektu bat da, webguneak azaltzen duenez.
Webgune honen helburua da galegoa bultzatzeko ideia berriak eragitea, ekimenentzako errekurtsoak koordinatzea eta emaitzak aplikatu eta hedatzea.
Pelikula egiteko taldea osatu dute alor bakoitzeko jendearekin. Albistea Gazteberrin eta Zabaldun ere agertu da.
Halako ekimenik euskaraz?
Duela bost urte Lizundia izeneko bloga sortu zen, euskararen aldeko blog pornoa, baina ordutik ez du eguneratu bloga. Euskalporn meme euskalduna ere jaio zen eta ehundaka izenburu proposamen izan ziren orduan.
Ekimen horri jarraipena eman nahian Facebooken orrialde bat ere sortu zuten: EuskalPorn: euskaraz fil-ma-tu-ta-ko zinema pornoaren alde. 18 lagun daude momentuz.
Erantzunak kargatzen...