Teknologia albisteak

Kingdoms of Amalur bideojokoa datorren urtean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-21 : 12:03

Electronic Arts (EA) munduko bideojoko egile handienetakoak Kingdoms of Amalur bideojokoa aterako omen du datorren 2012rako. Duela egun batzuk aurkeztu zuten Bostonen, Penny Arcade Expo East 2011 azokan.


Jatorrizkoa: Electronic Arts / elotrolado.net

Kingdoms of Amalur (Amalurreko Erreinuak) PlayStation 3, Xbox 360 eta ordenagailuetan erabili ahal izateko bakarkako bideojokoa izango da.

Rol joko honen eszenatokia Amalur izango da, "magiaz eta fantasiaz betetako mundu bat".

Ken Rolston da bideojokoaren garatzailea. Irudi batzuk aurreratu dituzte hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago