Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lurrikara nola ikusi zen Japoniako telebista kate nagusietan

Sustatu
2011-03-18 08:03

Goiko irudietan eta grabatutako beste askotan ikusten da Japoniaren silueta ageri dela jada telebista emanaldi askotan, kostaldea kolore-kode desberdinekin marraztuta, tsunami arriskuaren berri emanez herritarrei.

Lehen irudi horien ondoren, kate batzuek tsunamiaren irudiak ere jaso zituzten zuzenean, kamera finkoren batekin kasu batzuetan, eta, bereziki NHK-k helikoptero bidez eman zituen irudi harrigarrietan:

BBC, CNN eta nazioarteko kate batzuek une horretarako NHKren seinale honekin bat egin zuten, eta airezko irudi horiek zuzenean ikusi ziren munduko toki askotan.

Hurrengo ordu eta egunetan, bideo amateurrak hasi ziren agertzen, ez jada zuzenean, jakina. Horien bilduma ikusgarri bat Sustatun bertan ikus dezakezu.

Agertu diren azken klipen artean, horra bat aparkaleku batzuetakoa, eta behean itsatsia Kamaishi herriko bat (hemen dugun bideo bateko eszena bera, baina bertako eraikin batetik). Bideoaren 40. segunduan pertsonak ageri dira eraikin baten sabaian; aurrerago kamera inguru horretara itzultzen denean, hor ez dago eraikinik:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu