Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mugipuzkoa mugikortasun eta garraio publiko ataria kalean da

Herritarren mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko balio du Mugipuzkoak Gipuzkoako garraio operadore garrantzitsuenen informazio bateratu eta eguneratua eskaintzen du:Dbus, Lurraldebus, EuskoTren, Renfe eta Irungo, Eibarko eta Hernaniko urbanoena. 1.700 geltoki baino gehiago eta 260 linea. Oraingoz, hiru zerbitzu desberdin eskaintzen ditu.

Mugipuzkoa web atari bat baino gehiago ere bada, aipatu eragile hauen arteko sistema eta komunikazioak ahalbidetzen dituelako, era honetara informazioa uneoro eguneratuta mantentzen delarik.

Eskaintzen diren hiru zerbitzuak hauek dira:

  • Planifikatzaile multimodala: Google Transit-en oinarrituta, bere abantaila guztiak barneratzen dituelarik. Google Maps-etik ere erabili daiteke.
  • Ordutegi pertsonalizatuak: Bidaiatu nahi den egun tarte edo ordu tartearen arabera moldagarriak. Zenbat CO2 aurrezten den jakin dezakezu, baita aukeratzen duzun linea horretako "termometroa" ikusi ere.
  • Gipuzkoa Transit: Mugikorrerako GPS planifikatzailea. Zure lekuaren arabera, uneoro ibilbide onena iradokitzen du, atzerapenak etab kontutan hartzen dituelarik. Jeitsi zure QR kodea (Androidentzat momentuz). Beste zerbitzuak edozein mugikorretatik kontsulta daitezke.

Mugipuzkoa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren ekimena da. Espero dugu epe laburrean zerbitzu gehiago eskaini ahal izatea eta oraingoak hobetzen joatea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu