Gipuzkoan solidaritatea bultzatzeko webgunea egin dute Kutxak eta Gipuzkoa Aurrerak
2011-03-19 10:03
Kutxak bere Gizarte ekintzaren bidez Gipuzkoa Aurrerako gizarte arlorako lantaldeko lidergoa Foru Aldundiarekin konpartituz sortu du webgunea, "Gipuzkoa lurralde solidarioagoa egiteko erronkari erantzuna emateko asmoz".
Webgune honen baitan honako hauek egin ahal izango dituzu:
- Laguntza eskatu
- Besteei laguntzeko eskaintza egin
- Boluntario egin
- Emariak egin, diruzkoak zein materialak
- Gipuzkoako gizarte arloko elkarteei buruzko informazioa bilatu
- Zein proiektutan dabiltzan lanean ikusi
- Horietako batzen kide egin
- Gipuzkoako solidaritatearen Behatokian parte hartu
- Ekintza solidarioen agenda begiratu
- Proposatzen dizkizugun hausnarketarako artikuluak irakurri
Horrez gain, solidaritatea bultzatzeko komunitatea sortzeko kontuak egin dituzte Twitterren eta Facebooken.
Erantzunak kargatzen...