Bihurri aizkolariaren marka saiakera: 3m esku bakarrarekin
Datorren larunbatean martxoak 19, Berrizko plazan goizeko 10etan izango da saiakera. Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolaria 3 m. perimetroko enborra esku bakarrarekin mozten saiatuko da.
Jatorrizkoa: copyright, baimenarekin: bihurri
Aurretik ere antzerako errekorrak
Aurretik ere antzerako errekorrak
Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolari eibartarra enbor handietan espezialista dela esan daiteke. Azken urteotan honen antzerako lan gehiago egin ditu. Besteak beste:
- 5 m perimetroko enborra 3 ordu 7m 48s - 4.797 aizkorakada
- 2,52 m perimetroko enborra esku bakarrez 22 minutu 21 segundu
- 4,20 m perimetroko enborra 2 ordu 22m 45s
- 3,50 m perimetroko enborra 50m20s
National Geographic-ekin
Duela pare bat urte National Geographic telebista kateak euskal kirolaren inguruan erreportaje bat egin zuen eta Elgoibarko plazan grabatu zuten saio oso bat, Bihurri gidari. Strong Men Elgoibarren
Larunbatean Berrizen
Zalantzarik gabe anbiente ederra egongo da larunbatean Berrizen. Aprobetxatu eta egin buelta bat, ziurrenez lan luzea izango du eta. Esan bezala, larunbata martxoak 19, goizeko 10etan Berrizko plazan.
Aupa Bihurri!
Erantzunak kargatzen...
