Teknologia albisteak

Arrazismoaren aurkako flashmobak hainbat herritan, martxoaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-15 : 09:03

Martxoaren 21ean, Arrazismo eta bazterkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin, Flashmob deialdiak egin ditu Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Sailak. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Getxon, Eibarren eta Tolosan egingo dituzte, datorren astelehen arratsaldez.

Ez dute dantza egingo, ezta abestuko, beste flashmob batzuetan ohi denez. Ekintza jendetsu bat egitea da gakoa, eta musu ematea izan zitekeen bezala, oraingo honetan geldi geratzea da ekintza, beste honen antzera:

Martxoaren 21ean arratsaldeko 7etan da deialdia, tokian agertu, 5 minutuz geldi geratu, eta alde. Hori da ekintza, eta hauek deialdiaren tokiak:

  • Bilbo (Areatzako kioskoa)
  • Donostia (Bretxa, Sarriegiren estatuaren aurrean)
  • Getxo (Zabala ikastetxea)
  • Gasteiz (konfirmatzeke)
  • Tolosa (Kulturetxea)
  • Eibar (Txantxa Zelai parkeko gradak)

Agian herri gehiagotan ere egingo dituzte deialdiak, baina horiek dira momentuz stoparrazismoa.org-n aurkitu ditugun deialdiak.

Arrazakeriaren aurkako flashmob honen bezperan egingo dute hain zuzen ere Zubietako erraustegiaren kontrako flashmoba

Erantzun

Sartu