Teknologia albisteak

Fukushima Dai-Ichin beste erreaktore baten kutxa lehertu da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-14 : 09:03

Fukushima Dai-Ichi zentraleko beste kuboetako batek eztanda egin du duela pare bat ordu. Informazio batzuen arabera, ez dakite 3. erreaktorea izan den ala ondoko zentral termikoa, baina irudiengatik badirudi 3. kubo hori izan dela, erreaktorearen inguruko kutxa, 1. eztandan bezala.

Larunbatean lehertutako Dai-Ichi 1 ez bezala, 3. erreaktore hau Garoñakoa baino modernoagoa da:

  • Dai-Ichi 3: BWR 4 motakoa, 1976an eraikia (Toshiba), 784 Mw.
  • Dai-Ichi 1 eta Garoña: BWR 3 motakoa, 1970ean eraikia (General Electric), 460 Mw.

Larunbateko eztandaren antzekoa izan da gaurkoa, eta diotenez, horrek eraikinaren kanpoko egituraren hormak suntsitu ditu, baina egiturak bereari eusten dio, eta erreaktorea ez da ireki erradiaktibitatea zabaltzen.

Bi erreaktore horien artean dagoen 2. zenbakiduna ere arazoekin dago. Gaurko istripuaren ondoren, eten baten ondoren, itsasoko urarekin haren nukleoa berriz hozteari ekij diote.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu