Fukushima Dai-ichi 1 erreaktorea Garoñakoaren mota, adin, potentzia eta eraikitzaile (GE) berekoa da
Eguneraketa: 09.40. Leherketa zuzenean ikusi izan da telebista batean. Horra bideoa.
Eguneraketa: 09.10. BBCn esan dute leherketa bat izan dela Dai-Ichi zentralean. Langileak zaurituta.
Fukushima konplexuko bi zentraletako bat da Dai-Ichi, eta berako 6 erreaktoreetan zaharrena dago egoera kritikoan. Erreaktore hau, Dai-Ichi 1 delakoa, 1970. urtean ireki zen. General Electric etxe estatubatuarrak eraiki zuen. Garoñako zentral nuklearra ere 1970an ireki zen, eta eraikitzaile berdina du: General Electric. Erreaktore mota berdina da gainera, potentzia elektriko bereikoa.
Wikipediako informazioaren arabera, BWR motakoa da Dai-Ichi 1 eta 460 Megawatteko potentzia du. Garoñakoak 466 Mw-ko potentzia du eta BWR motakoa da baita ere (baina Wikipediak dio BWR 3 dela mota zehatza; Japoniakoaren kasuan ez dago zenbakirik Wikipediako informazioan). Erreaktore mota honi buruzko informazio gehiago bertan.
Dai-Ichiko gainerako 5 erreaktoreak hurrengo urteetan ireki zituzten.
Hemen itsatsi dugun argazkian, Dai-Ichi, lau erreaktore daude multzo batean, eta beste bi eskuinetara. 1. erreaktorea da 4.a ezkerretik hasita (uste dugu).
Erantzunak kargatzen...