Teknologia albisteak

Fukushima Dai-ichi 1 erreaktorean inplosio zantzuak, isuri erradiaktiboak, 45.000 lagunen ebakuazioa inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-12 : 08:03

Dai-ichi-eko zentral nuklearreko 1. unitateko erreaktorean nukleoaren inplosio zantzuak igarri dituzte Japonia. Historian bi aldiz bakarrik gertatu den istripu-mota: Three Mile Island zentralean (AEBetan, 1979 istripu larria baina nukleoaren suntsiketa partziala izan zen) eta Txernobilen (Ukraina, 1986, hondamendi mailakoa). Bideo honetan 10-50 segunduen artean ikusten da hain zuzen kamera finko batek nola grabatu zuen lurrikara Dai-Ichi zentralaren ingurua.

Japoniako agintariak bi zentral nuklearretako egoeraren larria onartu dute. Dai-ichi eta Daini zentral nuklearretan, bost erreaktore kontroletik kanpo daude, eta haiek hozteko lanak ez dira behar bezala garatu lurrikararen ondorengo geldiketa automatikoaren ondoren.

Dai-ichi inguruan 45.000 lagunen ebakuazioa agindu dute. Material erradiaktiboa isuri dela ere ematen du.

Fukushima izeneko ingurune bateko bi zentral dira Dai-Ichi eta Daini. 20 kilometro daude bien artean. Sei erreaktore daude Dai-ichin eta lau Dainin.

Hozketa prozesuak huts egin du Dai-ichiko hiru errekatoretan eta Dainiko batean.

Erantzun

Sartu