Japonian mega-lurrikara (8.8) eta tsunami ikaragarria gertatu da
2011-03-11 10:03
IKUSI ZUZENEAN AL JAZEERAN I Orain errepikatzen ari dira. Hau da ikusitako pasarteetako bat:
Tokyotik iPhone bidez zera idatzi du Paulo Berriozabalek gaur 7.15ak aldera, Facebooken irakurri diogunez:
Kriston lurrikada momentu honetan TOkion. Is still on
Japonia iparraldean izan da, 8.8. indarrekoa, eta telebistan erakutsitako irudi batzuen arabera, itsaso azpian. Izatez, Tsunami bat gertatu da. Irudi ikaragarriak erakutsi ditu BBCk zuzenean, badia batean urak metroetako altuera zuela, autoak, untziak eta eraikinak oso-osorik zeramatzala.
Honako irudi hauek Sendai hiriko aireportukoak dira:
Hurrengoan, zenbait zati. 30. segundutik aurrera, Hachinobe hiriko irudiak, ikaragarria nola geratu diren untziak hirian.
Erantzunak kargatzen...