Beste bortxaketa bat polizia-etxean, ustez (derragun)
Aurtengo martxoaren 8a atzean utzi dugu dagoeneko. Manifa ugari, jende asko kalean (batik bat andrazkoak, ohi bezala), aldarri eta salaketa franko. Beharra zagok noski, eta ondo da.
Hala ere, aurreko egunean, hilaren 7an, berri ikaragarria (nahiz eta ez harrigarria, tamalez) heldua zitzaigun Madrildik: egun batzuk lehenago espainiar Guardia Civilak atxilo eraman zituzten lau euskal herritarrek torturatu zituztela salatu zuten.
Oraindik larriago, beste batzuetan bezalaxe ere, atxilotuetako batek, Beatriz Etxeberria andrazkoak makila batez bortxatu zutela salatu du. Berak dioenez, larrugorritan zutela, eserleku batera igo arazi zioten, baselinaz igurtzi bagina eta ipurtzuloa eta makila sartu diote.Horretaz gain, behin baino gehiagotan arropa erantzi diote.
Ez da lehena izan halako sofrikarioa pairatzen. Dena dela, beldurgarria, okaztagarria, zeharo deitoragarria da. Ia ziur jakinda gizonezkoak izan direla honelako basakeria burutu dutenak, zaildu egiten zait erabat gizon guztioz, egiten duguna egiten dugula ere, ondo pentsatzen jarraitzeko nire konpromisoari atxikitzea, ia ezinezko bihurtu ere. Atxilotutakoen ongizatea bermatu behar dutenen zaintzapean halakoak gertatzeak izenik ere ez du, eta are larriagotzen du afera. Martxoaren 8an aipatu ere ez izana emakumezkoen eskubideez eta giza eskubideez ahoa etengabe berotzen duten horien aldetik lotsagarria da zeharo. Eta, gu gehienon --berdintasunaen alde eta sexismoaren aurkako gizonez eri naiz-- ixiluneak ere zer pentsatua eman beharko ligukeela uste dut.
Bada garaia amaitzeko tortura guztiekin. Eta tortura sexistarekin ere bai.
Erantzunak kargatzen...