Zaila dago gero Markel Olano argazkietan agertzea
Donostiako metroaren propaganda Donostiako etxeetako postontzi guztietan banatu zen, nonbait, otsailean. Jaurlaritzaren logoarekin dator, ez beste erakundeenekin, baina hala ere, bi iritzi artikulu edo sarrera ditu, bata Iñaki Arriola Garraio sailburuarena (PSE), eta bestea Odon Elorza Donostiako alkatearena (PSE), 2. eta 3. orrietan. Kontrazalean, berriz, beste argazki bat dago, non ageri diren Ernesto Gasco sailburuordea (PSE), Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea (PSE), Iñaki Arriola sailburua (PSE), Patxi Lopez lehendakaria (PSE), eta Odon Elorza alkatea (PSE). Hor gorago itsatsi dugun argazki hori da.
Baina... ondo begiratu: Markel Olano diputatu nagusia ere hor dago: Patxi Lopezen bizkar eta buruan halako luzapen edo itzal bat dago... Doi-doi lehendakariak estaltzen du Gipuzkoako aldun nagusia.

Argazkiak.org | Patxi Lopezen atzean nor dago? © cc-by-sa: bikotealaia
Argazkiak.org-eko erabiltzaile batek deskubritu du Olano dela horkoa. Ekitaldi hartako bideo irudiak aurkitu ditu eta propagandarako erabili zen argazkiaren unekoak ere topatu ditu. Hor dago Markel Olano, gainerako sozialistekin:

Argazkiak.org | Desagertutako partaidea. © cc-by-sa: bikotealaia
Talent House
Kasu hau barregarria bada, Zuzeuk kontatutakoa ere bai. Talent House izeneko etxe bat ireki dute Donostian, hiriko ikerketa guneetara etor daitezkeen atzerriko ikertzaileentzako etxebizitza izan dadin. Martxoaren 6an inauguratu zen, eta deialdia jarrita zegoen 12.30etan. Ordu horretan iritsi zen Markel Olano, baina...
Kamerariak 12.00etarako zeuden deituak etxean zehar osteratxoa egina zutela, argazkiak eginez jakina, eta ibilitxo horretan Odon Elorza alkatea (PSE), Cristina Garmendia Espainiako zientzia ministroa (PSE) eta beste sozialista batzuk izan ziren.
Ondorengo polemika Facebook-en garatu da. Markel Olanok hartu du hitza han, eta baita Jon Basterra Foru Aldundiko kabinetekoak, Eneko Goia foru diputatuak (EAJ), eta Kike Ramos zinegotziak (PSE-EE).
Erantzunak kargatzen...