Sustatu logoa Teknologia albisteak

Dieta kobratu eta ospa egiten duten eurodiputatuak

Sustatu
2011-03-09 15:03

Nikki Sinclaire eurodiputatu independienteak hainbat eurodiputatuk eguneko dieta kobratzeko fitxatu, eta Parlamentuan geratu gabe ospa egiten dutela salatu du. Frogatzeko argazkiak atera dizkie hainbat parlamentariri. Bilbotar bat dago horien artean: Eider Gardiazabal Rubial sozialista:

  • Goizeko 09:56etan fitxatu zuen Parlamentuan
  • Goizeko 10:20etan Bruselako aireportuan zegoen, hegaldia hartzeko

Herrialde eta ideologia anitzekoak dira ohitura hau dutenak, eta guzti horiek salatu nahi izan ditu Nikki Sinclairek. Eider Gardiazabal ez da jokaldi hau egin duen europarlamentari bakarra, baina bai argitaratutako izenen artean espainiar Estatuko bakarra.


Jatorrizkoa: Nikki Sinclaire

Gardiazabalek babes talde bat du Facebooken, eta gaur albistea irtetzearekin hainbat mezu utzi dizkiote bere jarrera aurpegiratzen.

  • "Zure aitona hilobian mugitzen egongo da". Javi Sevilla. (Ramon Rubial sozialista historikoaren biloba da Eider.
  • "Badaude alargunak zure herrian, bere gastu guztietarako 460 € jasotzen dutenak hilero". Josep Lamesa
  • "Bi aldiz fitxatzen, nire bekadun soldata eskuratzen duzu dagoeneko. Duintasuna beste gauza bat da". Victor Gutierrez

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu