Teknologia albisteak

Seme-alabentzat bikote bila dabiltzan andereak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-03-10 : 10:03

Faboverfifty.com berrogeita hamar urtetik gorako emakume ikaragarriak biltzen dituen komunitate bat da. Beste hainbat aukeren artean, seme-alaba ezkongabeentzat bikotea bilatzeko aukera jarri dute.

Webgunean izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko, eta datuak betetzean onartu behar duzu zure "umea" 21 urtetik gorakoa dela (AEBetan 21 urterekin betetzen da legezko heldutasun adina). Horrez gain, seme-alabaren datuak sartzeko, erabiltzaileak aitortzen du bere baimena duela horretarako. Hau da, guraso batek ezin du, legez, seme-alabaren informaziorik eman bere baimenik gabe.

Ekimenari "Date my Single kid" izena jarri diote (irten nire umearekin). Geri Brin 31 urteko gizonaren ama da ekimenaren sustatzailea, Colby Brin 63 urteko emakumea. Horrela defendatu du semeak bere proiektua:

eHarmony bezalako zita-sistema zientifiko bat jarri nahi dugu. Ama batek egingo lukeen bezala ari gara egiten; ama batek badaki zer nahi duen bere semeak eta ni badakit zeren bila dabilen Colby.

Webgunea ezkongabekoen amak elkartzeko bada ere, "lobak eta bilobak ere" onartzen dituzte.

Erantzun

Sartu