Sustatu logoa Teknologia albisteak

Animaliak hiltzeko forma krudelak

Sustatu
2011-03-09 12:03

Animaliekiko egindako basakerien bideo ugari dago sarean; horietako batzuk, animalien hilketak, baimenduta ez dauden moduetan egindakoak. Musulmanen "halal" haragia egiteko, ustezko errito erlijioso bat errespetatuz, bai; baina bestela ez dago baimendua ganadua horrela hiltzea...

Beste bideo hau ez da berria, baina pasa den astean Cuatro telebistan agertu zen. Hego Korean A gripedun txerriak bizirik lurperatu dituzte, hilketa egin gabe. Bideoan esaten denez, 20 ordu igaro zezaketen txerri horiek bizirik lurperatuta, hil arte.

Txerriak bakunatzeko programa masibo baten kostua 63 milioi £ ingurukoa ei da, eta egindako hilketena, berriz, 230 milioi £ ingurukoa. Sukar aftosoaren pizte posible bat eteteko erabaki zuten txerriak hiltzea, eta "denbora aurrezteko" erabaki omen zuten bizirik lurperatzea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu