Teknologia albisteak
1

Ahotsak berriro martxan: gatazkaren aterabidea; emakumeen ekarpenak

Erabiltzailearen aurpegia
Antxeta Irratia
2011-03-07 : 09:03

Martxoaren 11n, Irungo Musika Eskolan, 19.30ean. Antxeta Irratiak antolatutako mahai-ingurua. Ahotsak berriro martxan. Gatazkaren aterabidea; emakumeen ekarpenak.

Parte hartzaileak:

  • Nekane Alzelai
  • Elixabete Piñol
  • Kontxi Bilbao
  • Ainhoa Aznarez
  • Duñike Arrizabalaga
  • Jone Goirizelaia
  • Onintza Lasa

Moderatzailea: Idurre Eskisabel (Berria)

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2011-03-07 : 10:14

Nire pesimismoa larritzen doa egunetik egunera. Ez dut uste gatazkaren aterabide moral batera goazenik. Eta emakumeen ekarpenak zergatik izan daitezkeen aterabide, ba ez dakit, zaila zait ulertzeko.


Iruñeko Udalean Marine Pueyo eta Yolanda Barcinaren artean ze ekarpen eta ze aterabide dago? Amak (Pueyo) bere alaba Garazi Autorrek salatutako torturen irakurketa egin eta irainak entzun behar pleno aretoan?


Entzungo diogu ezer Gema Zabaletari asteburu honetan Goardia Zibilak bortxatutako emakumeez?


Uste dut Ahotsak ekimena ezerezean geratu zela. Ikusi izan zuten webguneko azken irudia. Hor dago, Eusko Jaurlaritzan sailburu den bat, erdigunean. Iruzur elektorala ontzat eman, eta torturaren aurrean isilik.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago