Teknologia albisteak

Gu ere lakuko!

Erabiltzailearen aurpegia
Jabi Asurmendi Sainz - Bitarlan Informatika eta web zerbitzuak
2011-03-17 : 15:03

2011ko Herri Urratsen alde lanean dihardugun hainbat lagunek gure ekimenaren eta
nahien berri eman gura dizugu. Jakingo duzunez, joan zen urteko Herri Urrats egunaren ondotik, Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdiak izan zituen emaitza eskasak larrituta, laguntza deia egin zuen Seaskak, eta ehunka izan ziren, zeinek bere ahalen arabera, dirua eman zuten euskaltzaleak.

2011ko Herri Urratsen alde lanean dihardugun hainbat lagunek gure ekimenaren eta
nahien berri eman gura dizugu. Jakingo duzunez, joan zen urteko Herri Urrats egunaren ondotik, Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdiak izan zituen emaitza eskasak larrituta, laguntza deia egin zuen Seaskak, eta ehunka izan ziren, zeinek bere ahalen arabera, dirua eman zuten euskaltzaleak.

Laguntzarako borondatea, nolanahi, ez zen iazko urtera eta dirua ematera mugatu, eta aurtengo Herri Urratsi begira eskaintza esanguratsu bi jaso zituen Seaskak: Di-da komunikazio enpresarena eta Berri Txarrak musika taldearena. Lan horrek eman du berea, eta dagoeneko kalean dira aurtengo bestaren kanta eta kanpainaren irudia zein leloa: Laku bat munduan.

Elkartasunaren eta auzolanaren sen berari jarraiki, ekimen gehiago plazaratuko da laster, Gu ere lakuko lemapean. Bitarlan Informatika eta web zerbitzuak enpresak Herri Urrats 2011ren webgunea sortu eta elikatzen du; Euskara elkarteen Topaguneak hegoaldeko euskaltzaleak maiatzaren 8an Senperera joan daitezen autobusak antolatu eta koordinatzeko ardura hartuko du bere gain; Irria aldizkariaren apirileko alea Herri Urratsi eskainiko dio Irrien Lagunak klubak; martxoaren 12an egun osoko jaia ospatuko da Durangoko Plateruena kafe antzokian, eta bertan izango dira Mikel Garaizabal enologoa, Sustrai Colina eta Igor Elortza bertsolariak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak,�

Gutun honen bitartez, Gu ere lakuko ekimenean parte hartzera deitu nahi zaitugu.

Gorago irakurri ahal izan duzunez, orotarikoak dira orain arteko ekimenak, eta seguru gaude zure eguneroko lanari loturiko moduren bat topatuko duzula premia larrian aurkitzen diren Iparraldeko ikastolei laguntzeko. Horretarako, zuzenean Herri Urratseko arduradunarekin harremanetan jartzea duzu biderik egokiena: telefonoa 0033(5)59 52 26 89 da eta eposta herriurrats@orange.fr.

Laku bat munduan� Mundu bat lakuan�

Gu ere lakuko!

Berri Txarrak musika taldea, Di-da komunikazioa enpresa, Bitarlan Informatika eta Web Zerbitzuak, Irrien Lagunak kluba, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Sustrai Colina bertsolaria, Igor Elortza bertsolaria, Mikel Garaizabal enologoa, Plateruena kafe antzokia.

Erantzun

Sartu