Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tropela.net 2011; Paris-Nizarekin ekin diogu denboraldiari

Tropela Elkartea
2011-03-04 11:03

Aurtengoa, zazpigarren edizioa izango da. Urtez urte parte hartzaileen kopurua igotzen joan da eta aurtengoan marka guztiak hausteko asmotan webgunea goitik behera berritu dugu. (iaz 63.000 kiniela baino gehiago!!). Informazio gehiago Estatistikak atalean aurkituko duzu.

Orain arte bezala, parte hartzea doakoa izango da eta parte hartzea internet bidez soilik gauzatu ahal izango da. Pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake eta kiniela horretan gustuko dituen txirrindulariekin bere taldea osatuko du.

Paris-Nizarako taldea osatzeko edota aldatzeko epea igande honetan, martxoaren 6an goizeko 11:10ean amaitzen da, beti bezala, proba hasten den une berean. Une horretatik aurrera aldaketarik ezingo da egin kinieletan. Parte hartzaile bakoitza osatu duen taldeko txirrindularien arabera puntuak pilatzen joango da eta metatutako puntu horien arabera erabiltzaileek sailkapen nagusia osatuko dute.

Denboraldia aurrera doan heinean sarien zerrenda osatuz joango gara baina hasteko iPad 2 bat eskaini dugu Urteko Sailkapeneko irabazlearentzat. Bestalde, parte hartzea bultzatzeko asmoz, lehiaketa bakoitzean parte hartzeagatik iPod Touch batzuen zozketarako txartelak pilatzen joango dira erabiltzaileak. Beraz, zenbat eta lehiaketa gehiagotan parte hartu saria irabazteko aukera gehiago!! Ez dago soberan gogora ekartzea Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela. Gure helburua euskara eta teknologia berriak uztartzea da txirrindularitzarako afizioa aitzakia moduan erabiliz.

Euskaldun eta txirrindularitza zale guztiei gonbitea egiten diegu Tropela.net proiektua gertutik ezagutzera eta bertan parte hartzera. Ongi etorri!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu