Teknologia albisteak

Martxoak 8, ospatzeko bakarrik?

Erabiltzailearen aurpegia
Resu Abasolo eta Juana López de Munaín
2011-03-07 : 10:03

Ez gaude ospakizunen kontra, batez ere, egoera ilunak argitara ekartzeko direnean. Hauetako bat Martxoak 8a da. Hasieran emakume langileen lan baldintzak ezagutarazteko ongietorria eman geniona baina gaur egun, emakumeen aurkako jarrera baztertzaile eta sexista gutxitzea lortu ez duen ospakizuna. Aipatu dezagun datu esanguratsu bat, azpimarratzekoa da eta , 2011. urte berrian, emakumeentzat zaharrak berri, igarotako egunak beste emakume hil dira desegituratutako bikote harremanen ondorioz.

Horrez gain, lan munduan urtez urte erreibindikazio berdinak egiten ditugu: emakumeak beti atzetik doaz lana eskuratzerakoan, gizonekin konparatuta lan berberarengatik soldata txikiagoa jasotzen dute eta erabakiak hartzen diren eremuetan emakumeen gabezia da nagusi. Hau ez da gertatzen bakarrik enpresa eta eremu pribatuetan, eremu publikoetan ere antzematen da: gobernuetan, udaletxeetan, Hizkuntza Errege Akademietan, Euskaltzaindian, sariak ematen dituzten epai mahaietan Gobernuz kanpoko erakundeen aginte mahaietan, eleiza katolikoan…Aldiz, aipatutako erakundeen funtzionamenduan ezinbestekoak dira emakumeak.

Beraz, ospakizunak balio beza oraingoan lehenagokoak gogoratzeaz gain eskatzen zaigun erantzunkizun aktiboa hartzeko. Jaiaz gozatu egungo betebeharrak eremu guztietan azaleratzeko eta ez bakarrik bakoitzaren mundu txikian: etxean, lagunartean, txiste matxistak entzuterakoan, andreak kalifikatzeko mezpresuzko hitz, bertso eta kantu nabaritutakoan; baizik eta erabakiak ernetzen diren leku guztietan.

Badaude oihartzunak , gainontzeko neurriak nahikoa ez direlako, hezkuntzari begira, hauxe baita gizaki berria ernetzen eta handitzen den leku pribilegiatua. Agian Suediako heziketaren produktoa izan daiteke bertako Ministroak, Eric Ullenhag-ek emaztearekin hartutako erabakia : bera bi umeetaz (2 eta 6 urte) Suedian bertan arduratzea emaztea Jerusalenen lan garrantzitsu batekin saiatzen den bitartean. (EL PAIS 2011-02-28)

Eskolan gure ustez beharrezkoa da erritualak aldatzea: gelako dinamikan harremanak zainduz eta emakumeenganako jarrera okerrak zuzenduz, erantzunkizunen jokua etengabe bultzatuaz eta curriculumean emakumeen ekarpenak arlo guztietan argira ekarriaz.

EMAKUMEAK AURRERA, Martxoak 8ko aurtengo lemak hauxe diozku: emakumeok aldatu nahi badugu egoera, ezinbestekoa dela erabakiak hartzen diren gune guztietan ekitea.

Erantzun

Sartu