Sustatu logoa Teknologia albisteak

Haserretu zaitezte! liburu berria

Enrique Hualde
2011-03-06 12:03

Stéphane Hesselen aburuz, «Erresistentziaren funtsezko arrazoia haserrea izan zen». Egia da, gaur egungo mundu konplexu honetan haserretzeko arrazoiak ilunagoak irudituko zaiz­kigu apika, nazismoaren garaian baino. Baina, «bilatu, aurkituko duzue-eta»: arras pobre direnen eta arras aberats direnen arteko alde gero eta handiagoa, Lurraren egoera, paperik gabekoei, etorkinei eta ijito errumaniarrei ematen zaien tratua, «beti gehiago» lortzeko lasterketa, lehia, finantza-merkatuen diktadura bai eta Erresistentziaren lorpenak (erretretak, Gizarte Segurantza...) merke saldu izana ere...

Eraginkorra izateko, orain, iraganean bezala, sarean aritu behar da: horren adibide dira Attac, Amnesty International, Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioa eta enparauak.

Beraz, Stéphane Hesseli sinetsi ahal diogu, eta orpoz orpo jarraitu, «matxinada baketsu baten alde» deia egiten duenean.

Sylvie Crossman


Argazkiak.org | Haserretu zaitezte! © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu