Jakingo dozuen bezela, Sinde legia onartua izan da. Danok ezagutzen dogun legian tramitaziñuan kulebroian amaiera PSOE, PP eta CIU alderdixen eskutik iritsi da, hiru alderdi hauek izan baitira kultura ministerixuan buruan izena daraman legian alde bozkatu dutenak. Gogoratzen badozue, abenduan Sinde legian inguruko bozketan PSOEk ez zeban arrakasta lortu eta gainontzeko alderdixek larrosan taldia bakarrik laga zuten. Baina legia ez zan momentu hartan hil, eta aipatutako alderdixek makilatutako lege "berri" bati oniritzixa eman zotxen. Eta gero gertatu zana jakina da: Legiak senatuko eta kongresuko oztopuak gainditxu ditxu.
Gertakari hauen aurrian, eta herritarron zati handi bat lege honen kontra dauala jakinda, ein bihar dogun galderia hurrengokua da: nabaritxuko al dute Sinde legia berpiztu duten alderdi politikuek hurrengo hauteskundietan 'Sinde efektua'?
Egixa da, lege honek internet guztia mobilizatu dabela, gure politikari maitxien pasteleo honen kontra. Nolesvotes bezelako ekimenak hor dare, egunero egunero jarraitzale gehixau ditxuzten ekimenak, baina benetan pentsatzen dot PSOE, PP eta CIUk ez dutela kalte handiegirik jasango. Zoritxarrez, uste dot internet eta "kalia" bi mundu guztiz desberdinak dirala, elkarren oso hurrun daren bi mundu, nahiz eta benetan gauzak hola ez izan.
Honen inguruan zuen iritzixa jakiteko, eta bide batez beste aldian norbaitx dauan edo ez jakiteko, aspaldiko partez ikestatxo bat ipiniko dot. Zuen iritzixan zain geratzen naiz.
Jatorrizkoa, jabetza publikokoa: Markel Arizaga
Erantzun
Sartu