Moodle 2.0 eta Interneteko baliabideei buruzko ikastaroak UEUn
Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera
Lehenengo ikastaroaren kasuan, Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.Ikastaroaren helburu nagusia Moodle 2.0-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.
Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle 2.0-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.
Irakasleak Abel Camacho eta Pedro Lonbide izango dira. Informazio guztia eta matrikula HEMEN
Informazioa aurkitu eta kudeatu
Bigarren ikastaroaren helburuak guneroko lanean baliagarriak izango zaizkizun Interneteko tresnen ezagutza eta erabilera sustatu eta informazioa bilatu, iragazi, aztertu, bildu eta partekatzeko moduak geureganatzea izango da. Horretarako, hauek irakatsiko dira:
- Informazioa bilatzeko baliabideak: bilaketa aurreratuak, rss-ak, eduki partekatuak, irudi-bilatzaileak, bideo-bilatzaileak,etab.
- Baliabide aurreratuak: google insight, alertak, url-ak mozteko tresnak...
- Informazioa kudeatzeko tresnak: informazio-orri pertsonalizatuak (igoogle, netvibes...), informazioa kudeatzeko bestelako tresnak (reader, laster-markak, google docs, ), nabigatzaileen hedapenak (edukiak jaisteko tresnak etab.), sare sozialak kudeatzeko tresnak...
Irakaslea Ibon Aranburu da eta informazio guztia eta matrikula HEMEN.
Erantzunak kargatzen...