Teknologia albisteak
1

The King's Speech gailendu da Oscarretan, baina The Social Network euskaraz daukagu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-28 : 09:02

The King's Speech filmak lau Oscar sari eskuratu ditu, eta pisuzkoak, tartean film onenarena. Faborito izan zitekeen The Social Network-ek hiru jaso ditu, baina bi txikiak, eta bestea, egokitutako gidoi onenarena. Baina puntutxo bat The Social Network-en alde: euskarazko azpidatziekin ikus dezakezue.

Horra sari nagusien zerrenda.

  • Film onena: The King's Speech
  • Zuzendari onena: Tom Hooper, The King's Speech
  • Emakumezko aktore onena: Natalie Portman, The Black Swan
  • Gizonezko aktore onena: Colin Firth, The King's Speech
  • Ingelesez ez den film onena: Hævnen, Mundu hobe batean (Danimarka)
  • Dokumental onena: Inside Job (2008ko bankuen krisiaz)
  • Animaziozko film onena: Toy Story 3
  • Gizonezko aktore laguntzaile onena: Christian Bale, The Fighter
  • Emakumezko aktore laguntzaile onena: Melissa Leo, The Fighter

Filmen esteka horiek, BitTorrent bidez eskuratzeko, lehengoan hasitako hari honetatik tiraka... Saritu eta nominatu guztien zerrenda Wikipedian.

Anekdoten alorrean, Melissa Leo aktoreak Fuck esan du saria jaso duenean (zehatzago, fucking easy), eta nola segundu batzuetako atzerapen zentsuratzailearekin ematen duten ia zuzenekoan, hitzok ez omen dira entzun telebista estatubatuarrean. Oscarra Kirk Douglas-en eskuetatik jaso du Leok.

Galtzaile antzena geratu da beraz, The Social Network, Facebook nola sortu zen kontatzen duen filma. Baina ikusi nahi baduzue, euskarazko azpidatziekin egin dezakezue, hemen baitaude. Xabier Aramendi Azpitituluak.com webgunean kargatu berri dituen azpititulu sorta handi baten parte dira film horretakoak.

Saririk gabe gelditu direnen artean, beste bi hauentzat ere badaude euskarazko azpidatziak:

Erantzunak

Xabier
2011-03-10 : 02:09



OSCAR ACADEMY AWARDS 2011 SARIAK: The King's Speech (2010)



*Oscar Academy Awards 2011 Sariak:

-Filma Hoberena: The King's Speech

-Zuzendari Hoberena: Tom Hooper

-Antzezle Hoberena: Colin Firth

-Gidoi Hoberena: David Seidler



*British Academy Film Awards 2010 Sariak:

-Filma Hoberena: The King's Speech

-Zuzendari Hoberena: Tom Hooper

-Musika Hoberena: Alexandre Desplat

-Gidoi Hoberena: David Seidler



*British Independent Film Awards 2010 Sariak:

-Filma Hoberena: The King's Speech

-Antzezle Hoberena: Colin Firth

-Gidoi Hoberena: David Seidler



*Golden Globe Awards 2010 Sariak:

-Drama Antzezle Hoberena: Colin Firth



EUSKARAZKO AZPIDATZIAK:

http://azpitituluak.com/euskaraz/1299714494

Erantzun

Sartu