Bizikletak hirietan
Bilboko udalaren AGENDA 21 erakundeak zerbitzu berri bat ipini du Bilboko kaleetan. Zerbitzu honen bidez bizikletak maileguan hartzeko aukera izango dugu. Bilboko kaleetan 19 puntu jarri dituzte bizikletak jasotzeko eta uzteko, Puntu bakoitzean ainguraleku elektronikoak daude eta sistemak badaki nork jaso duen bizikleta bat, non hartu duen eta non utzi duen.
Beste hirietan sistema hau erabiltzen dute dagoeneko, adibidez Donostian. Bilbon, berriz, zerbitzu berri honek aste bat bakarrik dauka. Nik erabiltzeko txartela bat jaso dut eta bizpahiru aldiz erabili dut. Oraindik sistema ez da 100% operatiboa baina egunez egun hobetuz doa.
Lehen Bilbon bazegoen bizikletak maileguan uzteko zerbitzu bat baina ez zen batere erosoa, bizikleta bat hartzeko Arriagako bulegora edo kiroldegietara joan behar zenuelako izena emateko. Sistema hura ez zen garraio publikoaren alternatiba erabilgarria, baina orain bai. Orain bizikleta bat hartu eta utzi ahal izango dugu era azkarragoan. Jende askok pentsatzen hasi du bizikleta autoa baino erosoagoa eta merkeagoa dela hirian mugitzeko.
Erantzunak kargatzen...