Teknologia albisteak

"Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena" liburuaren 2. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena
2011-03-27 : 11:03

2009. urtean, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena liburuaren 7000 ale argitaratu genituenean, gure helburua, "bertsio ofizialaren" aurrean, Nafarroaren konkista, bestelako parametroetatik aztertzeaz gain, garai honen garrantzia jendarteratzea zen. Eta helburua betetzen ari gara. Dagoeneko, 1. edizio hori agortua dago, eta bigarren edizioa aurkeztuta dago.

Hamaika aurkezpen egin ditugu Euskal Herriko txoko askotan (Bergara, Elorrio, Algorta, Burlata, Legutio, Atarrabia, Bakaiku, Eskoriatza, Aizarotz...).

Aukera hau probestuz, interesa duen udal eta elkarteei dei egiten diegu, www.1512-2012.com blogaren bidez, gurekin harremanetan jartzeko, beraien herrietan liburuaren aurkezpen bat antolatu ahal izateko.

Liburu honen 2. edizioa aurkeztu dugu. Etxauri, Legutio, Mallabia, eta Otxandioko udalen dirulaguntza izan dugu, baita Udalbiderena ere. Eskerrik asko egin duzuen ahaleginarengatik. 2000 ale kaleratu ditugu, eta Elkar banaketaren bidez, Euskal Herriko herri guzietako liburudendetan salgai egonen da, 10 eurotan.

Modu berean, "1512-2012 Nafarroa Bizirik" ekimenak, Iruñeako Mañueta kalean duen bulegoan aurkituko duzue, ekimenak martxan jarritako "Nafarroa 1512" dendaren barruan. Denda honetan, Pamiela, Txalaparta, Nabarralde eta ekimena berak, Nafarroaren konkistaren inguruan ekoiztutako liburuak, aldizkariak, eta bestelako produktuak aurki ditzakezue.

Azkenik, eskertu nahi dugu ere, liburu hau modu batez edo bestez, posible izan duten lagun guziei: Peio Esarte, Floren Aoiz eta Mikel Lizaso historiazaleak, Tasio eta Zaldi Eroa marrazkilariak, Gurutz Zilbeti, Mikel Santakiteria, Joseba Beramendi, eta Txaro Buñuel diseinatzaileak, eta Joxe Ulibarrenari, Getzen dagoen “Gudaria” monumentua sortzeagatik. Mila esker guzioi ! Zuei esker, Nafarroaren konkistaren memoria berreskuratzeko bidean aurrera goaz !

Informazio gehiago: http://www.1512-2012.com/?p=1386&langswitch_lang=eu

Erantzun

Sartu