Assanji
2011-03-02 09:03
Haurrekin One Piece ikusten ari nintzen, piraten sukaldaria agertu denean pantailan. "Jontxo! Assangeren berdina da!" esan diet. "Ez aita", zuzendu didate berehala, "ez da Assange esaten, Sanji baizik"....

Kasualitatea ote da hau? Assangek bere pertsonaia eraiki du marrazki bizidunari kopiatuta (izena eta guzti?) ala alderantziz? Erotzen ari naiz?
Goiko irudia fotoxopatu dut (bai, ez dakit hobeto egiten), nire buruari haluzinatzen ari ez naizela frogatzeko edo. 4chan leku lotsagarrira ere bidali dut.
Sanji eta Julian Assange.

Erantzunak kargatzen...
