Teknologia albisteak

Tostada eta pontxe lehiaketa Bilbon, ezin Plaza Barrian egin "zikinkeria sortzen delako"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-25 : 13:02

Bilboko Konpartsek I. Tostada eta Pontxe lehiaketa antolatu dute aurtengo aratosteetako egitarauan, bihar eguerdirako. Baina Bilboko Udalak ez die baimenik eman Plaza Barrian lehiaketa antolatzeko:

Iaz hasita, janariak prestatzea dakarten jarduerak murriztu egin dira Plaza Barrian, adibidez haragi errea egitea, lehiaketa gastronomikoak, eta abar, zikinkeria handia sortzen baita. Hori dela eta, ez da baimenik emango espazio horretan tostaden lehiaketa, sardinada edo putxeren lehiaketa egiteko.

Horren aurrean saiatzen ari dira umore onez eta inauteriak direnez mozorroa eta txantxaren bitartez erantzuten.

Beraz, aurten ezin izango dute tostada, pontxe eta putxerak "era duinean egin" aurtengo inauterietan. Albistea Zabaldura ere bidali dute.

Lehiaketa ahazteko asmorik ez dutela argitu dute Bilboko Konpartsakoek, eta "lehiaketa berezi bat" antolatu dute inauterietako iganderako (martxoaren 6arako) 13etan Plaza Barrian.


Plaza barria Bilbo map

Horren bezperan, martxoaren 5ean arratsaldeko 6etan, desfilea egingo dute Hurtado de Amezaga kaletik. Seigarren urtez ezin izango dute Gran Via kaletik egin jeitsiera. Kalejiran parte hartuko dute hainbat taldek hartuko dute parte, besteak beste: Goloka, Ibon Koteron, Gose, Bunpada Sound, Hortzmuga, fanfarreak...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago