Teknologia albisteak

"Utzi penak Ane, piztu!": Euskal Herriko palindromorik onena

Erabiltzailearen aurpegia
Melina Lopez
2011-02-24 : 09:02

Euskal Herriko Palindromo lehiaketak badu irabazlea: Utzi penak Ane, piztu! esaldiarekin. Arrasateko palindromorik onena, berriz, beste esaldi hau izan da: Atzo, arotza, zeruak erreka urez aztora ozta.

Aretxabaletan bizi baina sortzez pasaiatarra den Juan Mari Agirreurreta Elosegik eraman du sari nagusia, esaldi honekin:

Utzi penak Ane, piztu!

Saria: Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian, bi lagunentzako sagardotegi menua, logela eta gosaria.

Arrasateko palindromorik onena, Aitor Bengoa Malbadik bidalitako bat izan da:

Atzo, arotza, zeruak erreka urez aztora ozta.

Saria, berriz, Txondorra erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.

Guztira 47 palindromo jaso ditugu lehiaketaren lehenengo edizio honetan.

Palindromoak sortzea ez dela lan erraza; beraz poztekoa da lortutako emaitza eta zoriontzekoa parte-hartzaileen lana. Hori dela eta bigarren edizio bat antolatuko dugu.

Palindromoen balorazioa

Epaimahaia Markos Gimeno palindromogileak, Erdu AEK-k eta Arrasateko Udal Euskaltegiak osatu dute. Epaimahaikideak lanek ulergarriak eta zentzudunak izatea eta palindromoen luzera baloratu dute, nahiz eta azkenengo hau epaitzerako orduan ez den izan erabakigarria.

Horretaz gain Palindromo on batek bete behar dituen hurrengo hamar kategoriak ere kontuan hartu dituzte:

  1. Ideia bat adierazten du?
  2. Argia da? Beharrezko hitzak baino gehiago ez
  3. Balio literarioa du? Memoria kolektiboan irauteko ahalmena
  4. Formalki zuzena da?Gramatikalki eta ortografikoki
  5. Luzea da?Argitasuna galdu gabe
  6. Ulergarria da?Edozein irakurlerentzat
  7. Hiztegi aberatsa dauka?
  8. “Txispa” du? Zorroztasuna, ezustekoa
  9. Balio artistiko du? Erritmoa, hitz-jokoa, grafismoa
  10. Simetriakoagoa da? Espazioak kontutan hartuz

Erantzun

Sartu