Etxebizitzaren prezioa duela 15 urtekoaren bikoitza da oraindik
Josu San Martin ekonomia ikasle eibartarrak espainiar Estatuko etxebizitzen prezioen inguruko hausnarketa egin du bere blogean (gaztelaniaz), eta hausnarketa egiteko 1986tik orain arteko prezioak grafika batean jarri ditu:
Grafika horretako datuak Sociedad de Tasacion elkartearen webgunetik hartu ditu. Etxebizitzen m2-en bataz besteko prezioa urtez urte Espainian baldintza errealetan, inflazioa kontuan hartu gabe.
Webguneak aukera ematen du erkidego autonomoetako edo zenbait udalarritako datuak ikusteko, eta antzeko grafikak ematen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa:

Argazkiak.org | Etxebizitzen prezioa: EAE eta Nafarroa © cc-by-sa: sustatu
Azken hiruzpalau urteotan jeitsierak argi ikusten dira, baina gaur egungo prezioak 1997koen bikoitza izaten jarraitzen dute. Horretara, prezioak gehiago jeitsi beharko direla uste du San Martinek.
Kontuan hartzen badugu etxebizitza stock ikaragarria dagoela, alegia, eskaintza eskaria baino askoz ere handiagoa dela; eta krisiaren ondorioz erosteko ahalmena asko gutxitu dela, nire ustez 600/m2-tik behera jeitsi beharko litzateke etxebizitzaren prezioa.
Tesi hori defendatzeko beste iturri batzuk ere aipatu ditu San Martinek:
- Fitch. Juan de Mairena Institutuaren Egoera Ekonomikoaren Behatokiak kalkulatzen du etxebizitzaren prezioa erakargarria izateko %24 jeitsi beharko litzatekeela
- The Economist egunkariaren arabera, Espainiako etxebizitzen gainbalorazioa %47,6-ra iristen da
- Fernando Encinar Idealista.com-en sortzaileetako baten ustez prezioa %25 gehiago jeitsi behar da oraindik ere
- Rodrigo Ratok ere uste du prezioek jeitsiera nabarmena izan beharko dutela merkatuak stock-ean dauden etxebizitzak bereganatu ditzan.
Erantzunak kargatzen...