Azken egunotan bideoa iragartzen duen promo sorta zabaldu da han eta hemen. Arrakasta polita izan dute; aste bakar batean, bideoaren promozioak 8.000 ikustaldi baino gehiago izan dituelako. Orain bideoa bera zabaltzeko unea iritsi da.
Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren ondorioz; euskaltegion diru laguntzak oso desegokiak dira. Egoeraren larria aztertuta behar beharrezkoa da aldaketa bat Gobernuaren jokaeran. Hala eta guztiz ere, zorionez, euskaltegion lanak, ahalik eta nafar gehien euskalduntzearenak, indartsu jarraitzen du, herritarrek ederki babesten dutelako haien zeregina. Dena den, esaten den bezala, hitzek baino askotan irudiek hobeki azaltzen dutelakoan, goza ezazue bideoarekin.
Niri behintzat pila bat gustatu zait! Ondo asmatu dute bideoen kanpainarekin! Moskeoa + erdi-biluztasuna = arrakasta! jejeje Zorionak AEKkoei, badaukate nahikoa merittu! Hainbeste urte kanpainak egiten (matrikulaziorako, salaketarako, korrikarako...) eta oraindik irudimena mantentzen dute!