Teknologia albisteak

Sinfonia Mambo 5: Beethoven eta Perez Prado kantu bakarrean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-18 : 15:02

Akira Miyagawa (宮川彬良) musika zuzendari japoniarrak Beethovenen 5. sinfonia eta Perez Pradoren Mambo No. 5 kantu ezagunen arteko nahasketa dibertigarria egin du.

Bi kantuen arteko nahasketaren berri Theklanek eman du Zabaldun, gaztelaniazko post bat bidalita.

Ludwig van Beethoven musikariak 1804 eta 1808 urteen artean konposatu zuen 5.en sinfonia. Aurkeztu zuenetik lortu zuen ospea, eta gaur egun ere kantu ezagunenetakoa da. Kantuaren bertsio asko egin izan dira, baita melodia beste genero batzuetara eramanda ere.

Damaso Perez Pradoren Mambo No. 5 kantuak ere hainbat bertsio izan ditu, eta bi kantu ezagun hauen arteko nahasketa egin du Akira Miyagawak.

Hemengo bideo honetan 5. Sinfonia, kitarra elektrikoarekin:

Erantzun

Sartu