Teknologia albisteak

Facebooken berri esanguratsuenak ikusi beharrean, nola ikusi defektuz azken albiste guztiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-21 : 09:02

Facebookek erabiltzaile bakoitzaren hainbat informazio gordetzen du, eta gordetako informazio horren arabera egiten dio Facebookek berrien aukeraketa erabiltzaile bakoitzari. Bi aukera daude, Facebookek aukeratutako berriak ikusi, edo argitaratutako azkenak ikusi.


Argazkiak.org | Facebook, albsiteak © cc-by-sa: sustatu

Goiko irudian ikusten dira Facebookek eskaintzen dituen bi aukerak:

  1. Facebookek filtratutako berriak ikustea
  2. Zure lagunek eta jarraitzen dituzun orrialde guztien azken berriak ikustea

Facebookera sartu eta login egin ondoren bi aukerak azaltzen dira, goiko irudian ikusten denez, baina lehenengoa azaltzen da beti, defektuz. Horri esker, lagun eta orrialde guztien informazio anabasa jaso beharrean, teorian erabiltzaile bakoitzaren intereseko pertsona eta orrialdeen informazioa baino ez da azalduko.

Facebooken asko sartzen direnentzat aukera interesgarriagoa izan daiteke, agian, ordena kronologikoan albiste guztiak ikustea. Horretarako, Facebooken sartu eta orrialdearen bukaerararte scroll egin ondoren ageri da aukerak aldatzeko botoia:


Argazkiak.org | Facebook, albisteen bukaeran © cc-by-sa: sustatu

Behin hor klik eginda, bi aukerak azalduko zaizkigu:

  • Friends and pages you interect with most (zurekin jardun gehien duten lagun eta orrialdeak)
  • All of your friends and pages (zure lagun eta orrialde guztiak)

Bigarrena aukeratuz, albiste guztiak azalduko dira lehen orrian, defektuz.


Argazkiak.org | Zein albiste ikusi aukeratzeko © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Sartu