Erraustegiaren kontrako flashmob bat egingo dute Zubietan, euskaraz egindako lehenengoa seguraski
Flashmob bat egingo dute Zubietan martxoaren 20an, euskaraz egindako lehenengo flashmob-a seguraski. Erraustegiaren aurka eta atez ateko zabor bilketaren aldeko artibismo gisako ekimena izango da, hortaz. Hemen entsegu bateko bideoa:
Laburtuz, flashmob bat da bapatean jendetza biltzea toki publiko batean ekintza bat burutzeko: ekintza politikoa, artistikoa, edo edozein tontakeria. Hortik dator izena, ingelesez, gutxi gora behera: Flash (tximista) + mob (jendetza).
Flashmob bat zer den 2003an azaldu zuen Sustatuk:. Abenduko beste albiste hau, Iruñeko kafetegi batean grabatutako opera bideoa ere Flashmob bat da, eta ETBk ere antolatu zuen Flashmob bat, "The Sound of Music" (Sonrisas y Lagrimas) filmaren iragarki bat egiteko.
Hain artistikoa izan gabe, Aita Santua Bartzelonara joan zenean antolatu zuten musukatze jendetsuari ere Flashmob izena eman zioten.
Zubietan egingo duten Flashmobaren berri Zubieta Lantzen blogetik izano dugu, eta handik hartu dugu sarreran jarri dugun bideoa, entsegu batekoa. Gipuzkoa Zero Zabor webgunean ekimen honen inguruko informazio gehiago dago:
- Elkarrizketa koreografoari
- Kantuaren letra. Flashmoba erabiliko duten kantua azaroan azaldu zen Sustatun: euskaraz egindako Lady Gagaren kantu baten bertsio bat da.
Euskaraz egindako lehenengo flashmoba izango da, seguraski, Zubietakoa. Youtubeko flashmobik ikusienetako bat da, berriz, beheko hau:
Erantzunak kargatzen...