Teknologia albisteak

Astindu zure irudimena!

Erabiltzailearen aurpegia
Jakes Larre | Euskal kultur erakundea
2011-02-16 : 11:02

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" lehiaketa antolatzen dute apirilaren 8a arte. Lehiaketa horren helburua euskal kulturaren inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzea da, bereziki gazteen artean. EKE-k hasi berria duen "Hogei'ta" kultur egitarauaren barnean kokatzen da.

Euskal kulturaren adierazpen edo une batzu ilustratzen dituzten 12 argazki aurkeztuak dira www.irudimena.com web-orrian. Atzokoak nahiz gaurkoak. Antolatzaileek argazki horiei bigarren bizi bat ematea proposatzen dute. Gure irudimenean sortaratzen duten oihartzunari itxura bat emanez, testuz edo irudiz.

Sormen lanak heltzen hasiak dira. Ondotik ikusten den irudia, parte hartzaile batek Amets Arzallus bertsolariaren argazki batean oinarrituz asmatu du.

Parte hartzaileen sormen lanak sareratuak dira www.irudimena.com web-orrian, eskuratu bezain laster.

Epai-mahai batek testu eta irudi hoberenak saristatuko ditu apiril erditsutan.

Sari frango daude irabazteko, denak multimediari lotuak. Multimedia tresnak ere gure sormenerako gaitasuna garatzen lagungarri izan baitaitezke...

Zu ere ausarta zaitez!

Xehetasunak

Erantzun

Sartu