Teknologia albisteak

47 lan aurkeztu dituzte palindromo lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
AED elkartea
2011-02-19 : 12:02

Palindromo lehiaketako epea aurreko ostiralean, otsailak 11, amaitu zen. Guztira 47 palindromo jaso ditugu, eta horien artean irabazleak otsailaren 21ean emango dira ezagutzera.

Palindromoak, besteak beste, Donostia, Bilbo, Pasai Donibane, Irura, Eibar, Aretxabaleta, eta Arrasatetik jaso ditugu.

Parte-hartzaileak gizon nahiz emakumezkoak izan badira ere, gizonezko gehiagok hartu du parte. Parte-hartzaileen adin tartea; 19- 41 urte.

AEDtik oso pozik gaude egon den parte-hartzearekin, bailarako parte-hartzea ez ezik, Euskal Herri mailako parte-hartzea handia izan delako. Aipatu beharra daukagu ere, lehiaketaren inguruan piztu den jakin-mina, jaso ditugun dei eta korreoak horren erakusle izan dira. Honek esan nahi du Palindromo Lehiaketak oihartzun handia izan duela.

Aipatu beharra dago, Palindromoak sortzea ez dela lan erraza. Beraz poztekoa da lortutako emaitza eta zoriontzekoa parte-hartzaileen lana.

Amaitzeko gogoratzea epaimahaikideen erabakia datorren astelehenean, otsailak 21, jakinaraziko dugula eta egun horretan irabazleak emango direla ezagutzera.

Euskal Herri mailako irabazleak, Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian, bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria jasoko du. Arrasateko irabazleak berriz, Arrasateko Txondorra erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago