Liburua doan deskargatu eta trukean GKE bati euro bat emateko webgunea
2011-02-14 14:02
Juan Gómez-Jurado idazle eta kazetari espainiarrak webgune bat jarri du abian, zeinetan bere liburuak doan deskargatu daitezkeen. Trukean, egileak eskatzen du euro bateko donazioa egiteko Save The Children erakundeari.
Momentuz Espia de Dios liburua jarri du deskargatzeko:
Liburu hori besterik ez du jarri oraingoz, baina laster gehiago izango direla aurreratu du.
Twitterren zabalkunde handia izan du, eta lagun batzuek euskaraz ere zabaldu dute mezua.
Liburuak deskargatzeko eta donazioak egiteko 1libro1euro.com webgunea sortu du.
Erantzunak kargatzen...