Teknologia albisteak
4

Botere larregi (izan) duten gizontxoak

Erabiltzailearen aurpegia
leire narbaiza
2011-02-15 : 08:02

Tunisia eta Egiptoko matxinadek begiak eurengan jarrarazi dizkigute. Orain arte guretzat oporleku edo turismo bidaiak egiteko gunea baino ez dira izan, nahiz gertuan eduki. Euren agintarien izenak, kasurik onenean, ezagunak egiten zitzaizkigun, baina aurpegirik jarri, nork? Nazioarteko analistaren batek, edo. Orain, baina, argazkiak ikusi ditugu eta badakigu zein itxura duten. Horrek harritu nau, pentsatuko duzuenez (hau Zer erantzi da!). Argazkiak jarriko ditut, eta buruan egin ditudan loturak argitu. Hauxe Zine El Abidine Ben Ali da, Tunisiako azken lehendakaria. Beltzaran morroskoa, alajaina!

Beste hau Hosni Mubarak Egiptoko lehendakari ohia:

Beste ilebeltz bat.

Biak boteretik jaurtiak. Biak ilea tindatua! Honekin artikulu bat idatz liteke? Ez, baina jakingo duzue badabilela horrelako kiniela bat ea nor den hurrengoa. Bertan Maroko, Aljeria, Libia, Siria, Yemen eta Jordaniako errege/presidenteak daude. Marokok, Siriak eta Jordaniak errege eta presidente gazteak dauzkate, 40ren bueltan daudenak, eta ez dute nire jakin-mina piztu. Baina azpian dituzue agintari autoritario nagusi (edo edadetu) horien erretratuak:

Libikako Muammar al-Gaddafi:

Gadaffik berak Zer erantziko post oso bat merezi luke erabiltzen dituen look horiekin! Klikatu, bestela, lotura honetan!

Hona hemen Ali Abdullah Saleh, Yemengo presidentea:

Beste beltzaran bat, ilea tindatua!

Koadrila honetan Aljeriakoa falta zaigu, Abdelaziz Bouteflika:

Hau ez da sartzen besteen parametro berberetan. Baina ilea tindatuta ere badauka, eta ilea, falta zaionez, Anasagasti-erara darama orraztuta.

Hauek guztiak ikusitakoan, neure buruari galdetu diot ez ote dagoen botere nahi horrekin batera horrelako deklarazio bat: boteretsuena ez ezik, gaztea eta ederra naiz! Autoafirmazio bat, azkenean gixontxoak direla, beste guztien moduan miseriak dituztenak; eta, beharbada, autoestimu oso baxua.

Argazkiak birpasatzen nenbilela beste bat etorri zait burura: Sadam Hussein zena, Irakeko presidentea:

Honek ere ilea tindatua, beltz-beltza! Beti gazte itxuran.

Hala ere, amaitzen niharduela beste gixontxo bat ere etorri zait burura, hauen guztiauen koadrilan ere sar litekeena. Batzuek esango dute ez dela diktadorea, baliteke. Demokratikoki aukeratua zain dela esango duzue, konforme. Baina inork ezin dit esan ez duenik hainbat absolutistaren jarrerarik; ezta goikoen joerarik ere. Zein da? Inork asmatu du?

Bai, Italiako Silvio Berlusconi:

Gehiegizko botere politikoak arlo pertsonalari ere eragiten ote dio? Jainkotze politiko horrek alor pribatuan ere ahalguztidunak diela pentsarazten die? Seguru baietz, bestela ez da ulertzen nola gera litezkeen hain barregarri, ezin erakargarriago daudela pentsatuta.

Jakingo balute hauek guztiek zelako higuina sortzen duten euren ustezko seduktore plantekin, ez lirateke horrela ibiliko! Pena eta barregura baino ez dute sortzen-eta beren itxurarekin! Galai helduak direla uste dute, baina agure gordinak eta lizunak baino ez dira!

Erantzunak

Jozulin
2011-02-15 : 10:37


Berlusconiren adats patetikoa ikusita -landaketa intentsiboz lortua- gogoratu dut ilea-bizarra-boterea hirukotearen arteko erlazioaz ari den Iñaki Berazaluzeren artikulu hau.  Eta gure artean, zer? Emango zeniokete botua lehendakarigai burusoil bati? Eta bizardun bati? Eta patiladun bati?


Luistxo Fernandez
2011-02-15 : 10:56

Gaztetasunaren kontuarekin, alde batera utzi dituzu Jordania eta Siriakoak, baina horien erregimenetako figuranteek ere merezi lukete komentariorik:


  • Sirian, Hafez el Assad aita eta Baxir semea errepublika hereditarioa? Hori da aurpegia!

  • Jordaniako errege-erreginak... monarkiaren ustezko izen onaren
    gainetik, Rania erreginari Twitterren hasi zaizkio jada gauzak esaten,
    hobe duela jauregiak bilatzen hastea Saudi Arabian... ordura arte
    Twiterreko poxpolina izan da Rania, badira aste batzuk isilik dagoela.

Adindean aurrerago doazen monarka hauek ere merezi lukete aipua:




Hauen kasuan, buruan daramatenarekin, ezin esan goikoa tindatua duten, baina...


Sustatu
2011-02-15 : 11:08

Goiko irudi guztiak libre dira: Wikimedia Commons-en bilatu agintarion izenak, eta bakoitzaren kredituak aurkituko dituzu.


Borono
2011-05-04 : 13:46

Espainiako Jose Bono ere sar liteke koadrila honetan: ile landatua, tindatua, eta beste ez dakit zenbat ebakuntza "estetiko" gehiago. Jarrera ere antzekoa.

Erantzun

Sartu